Our Blog

ROBOT BIDEZKO PILAGAILUENTZAKO KAKO EDO ATZAPAR EDO ATZAPAR UNIBERTSALA

  • Image
  • 0

Biele Group aitzindaria da roboten erabileraren bidez ibilgailuen estrukturako piezentzat pilaketa-lineen fabrikazioan. Azken urte hauetan, enpresa talde honek ehunka pilagailu hornitu ditu OEK, TIER 1 eta Metal Service Centers ibilgailuen fabrikatzaileek eskatzen dituzten kalitate-estandarrik altuenei erantzuten dietenak.

Biele Group ibilgailuen sektoreari bideratutako pilagailuen diseinu eta fabrikazioan espezializatua dago. Biele Groupek garatutako pilagailuek sektoreak berak izan duen bilakaerari erantzuten diote eta haren beharretara egokitzeaz gain, behar horiei aurre ere hartzen diete, piezen tipologiari eta ekoizpen-prozesuei dagokienez, eta erabiltzen ari diren material berriei ere bai.

2012.urtean Biele Groupek autoen barneko piezetan espezializatutako robot bidezko lehenengo pilagailua hornitu zuen. Pilagailu horrek merkatuan dagoen modurik malguenean prozesatzen du, eta hala cold nola hot forming-ean altzairuzko barne pieza eta pieza estrukturaletan espezializatuak dauden beste pilagailuen erritmo berarekin. Eta hori guztia modu erabat automatikoan. Gainera, robot bidezko pilagailuak aluminiozko piezak ere prozesa ditzake, betiere, bezeroaren eskakizunei egokituz.

Aukera ugari daude palet bakoitzean pila daitezkeen piezen kopuruari edota piezek paletetan duten kokalekuari dagokionez.

Bestalde, prentsatik ateratzen diren pieza horietan kolpe bakoitzean pieza bat edo bi pila daitezke, pieza horiek prentsaren alde beretik edota alde desberdinetatik ateratzen diren inporta izan gabe, trokelaren konfigurazioaren arabera. Horrez gain, prentsaren irteerako garraiagailuetan piezen orientazioa alda daiteke, esate baterako nesting arrazoiengatik piezak prentsatik inklinatuta ateratzen direnean prozesatu behar den bobinaren ardatzarekiko.

 

Beste alderdi garrantzitsu bat da pilatze-prozesuan linean piezak biratzeko aukera. Horrela, pieza bat biratu egin ahal izango litzateke, ezkerreko eta eskuineko piezak lortu ahal izateko. Horrek pakete-biragailuetan egin beharreko inbertsioetan aurrezkia dakar, eta estanpazioa egin aurreko prozesuetan egin beharreko eragiketak murriztea.

Horrez gain, eta komenigarri baldin bada, palet berean ezkerreko eta eskuineko piezak pila daitezke, prentsaren irteera desberdinetatik ateratzen badira ere, edota alde beretik ateratzen direnak, trokelaren konfigurazioaren arabera.

Adierazten den moduan, erabateko malgutasuna, kadentzia gaindiezinarekin, ohiko pilagailu batean egin beharreko inbertsioarekin. 2012. urtetik Biele Groupek robot bidezko pilagailu ugari hornitu ditu mundu guztira, pilagailu bakarrarekin erreferentzia ugariren kudeaketa egiteko aukera emanez.

2016.urtean, Biele Groupek jauzi esanguratsua eman du robot bidezko pilagailuen bilakaeran, kako edo atzapar unibertsal eta motordunaren garapenarekin, eta horrek balio erantsi berri bat ematen dio aurrez deskribatu den robot bidezko pilagailuari.

Ordura arte robot bidezko pilagailuak eskatzen zuen pilatu beharreko pieza mota bakoitzarentzat kako edo atzapar eta aurrezentratze-set desberdina erabiltzea. Horrek behin eta berriro gastua egin beharra zekarren, eta elementu horiek gordetzeko biltegia izan beharra.

Robot bidezko pilagailu berrietan jarria doan kako edo atzapar unibertsalak edozein pieza estrukturaletara egokitzeko aukera ematen du, edozein direlarik ere bere forma eta neurriak. Gainera, kako edo atzapar hori modu automatikoan sinkronizatzen da aurrezentratze-sistemarekin. Horrela, ez dago kako edo atzapar berrietan inbertsiorik egin beharrik, eta beraz, ez da beharrezkoa biltegi bat izatea haiek gordetzeko, beharrezko den espazioan eta behin eta berriro egin beharreko gastuetan dakarren aurreztearekin.

Biele Groupek diseinatutako kako edo atzapar unibertsalekin, motorra daramatenez, erreferentzia arteko aldaketa oso azkar egin daiteke, 3 minutu baino gutxiagoan, eta modu erabat automatikoan.

Unibertsala izatean, kako edo atzapar bera edozein instalaziotan erabil dezakegu. Horretarako, nahikoa da doiketa txiki bat egitea –gure teknikari taldeak egingo lukeena–, eta zerbitzu hori mundu osoan bermatua dago.

Garapenaren aldeko apustua egin duen nazioarteko taldea izatean, gaur egunean 50 herrialde baino gehiagotan ari gara lanean. Biele Groupek instalazioak ditu Europan, Estatu Batuetan eta Txinan, eta leku horietatik bere zerbitzua ematen die ia munduko herrialde guztietan kokatuak dituen bere instalazio guztiei. Horrela, taldeak erantzun eraginkorra eta berehalakoa eman diezaieke bere bezeroak dituzten beharrei, zerbitzu hurbil eta eraginkorra eskainiz.

 

www.thefabricator.com-en argitaratutako albistea.

Tags: ,

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies