Mikel Bereziartua LHri emandako laguntzagatik saritu dute.
Mikel Bereziartua, Biele Groupeko Ekoizpen zuzendaria, LHri emandako laguntzagatik saritu dute.
Bilbon egindako Enpresa & FP ekitaldian, Biele Groupek, Mikel Bereziartua Azpeitiko lantegiko Ekoizpen zuzendariak ordezkatuta, saria jaso zuen Lanbide Heziketari emandako laguntzagatik. Mikel Bereciartuak Confebaskek antolatutako Euskal Enpresaren eta LHren Ekitaldiaren 27. edizioan adierazi zuenez, “Gure enpresetan lanbide-heziketaren aldeko apustuarekin jarraitu behar dugu, pandemia iragango delako eta talentua behar izaten jarraituko dugulako”. Ekitaldian izan ziren Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Jorge Arevalo LHko sailburuordea.