Lege-oharra eta erabilera-baldintzak
1. Webgune honen titularraren nortasuna.
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.biele.com webgunearen titularra honako hau dela:
Sozietatearen izena:
BIELE, S.A.U.
I.F.K zenb:
A20079711
Helbidea:
Larrañaga Industrialdea 1
20738 Urrestilla, Azpeitia
Gipuzkoa (Spain)
Telefonoa: +34 943 157050
Harremanetarako posta elektronikoa: rgpd@bielegroup.com
Erregistroko datuak:
merkataritza-erregistroa
DONOSTIA merkataritza-erregistroa
Volume 533
Companies Book
Folio 1
Sheet ner 7.247
Inscription 1ª
C.I.F.: A-20079711
Oro har, webgune honetan jasotako zerbitzuak erabiltzearen ondorioz BIELEren eta bere erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako jurisdikzioaren eta legeen mende egongo dira. Webgune hau BIELEk sortu du informazio helburuekin. Web orri honetan sartzeak berekin dakar baldintza hauek onartzea.
2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web orri honetan sartzeak “erabiltzaile” bihurtzen zaitu, eta horrek esan nahi du berariaz eta erreserbarik gabe onartzen dituzula www.biele.com webgunean argitaratuta dauden legezko baldintzak, webgunean sartzen zaren unean. Beraz, erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor horiek irakurri beharko ditu, baldin eta webgune honen bidez emandako zerbitzuetara sartzea eta horiek erabiltzea nahi bada, izan ere, zerbitzu horiek aldaketak izan baititzakete.
Alde horretatik, “erabiltzailetzat” hartuko da www.biele.com webgunean garatutako doako edo kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, erabili edo parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio-eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek arautzen dituzte www.biele.com helbidera sartzea, nabigatzea, zerbitzuak kontratatzea eta erabiltzea, bai eta bertako edukien erabileraren ondoriozko erantzukizunak ere, hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, eta lege nazionalek eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza.
BIELE, S.A.U. (aurrerantzean, BIELE) berariazko zerbitzuak erabili eta/edo kontratatzeko baldintza partikularrak ezarri ahal izango ditu, eta baldintza orokor hauek ordezko aplikazio erakoak izango dira. Baldintza partikularretan eta baldintza orokorretan ezarritakoaren artean kontraesanik bada, baldintza partikularrak aplikatzeari emanen zaio lehentasuna.
2.2. Zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak
- Hasiera batean, www.biele.com helbidera sartzea librea eta doakoa da. Hala ere, zerbitzu eta eduki batzuk zerbitzua edo produktua aldez aurretik kontratatzearen baldintzapean egon daitezke, eta kasu horietan, horretarako argitaratutako baldintza partikularrak aplikatuko dira.
- Erabiltzaileak, une oro, zilegi den moduan erabili behar ditu webgune honetako zerbitzuak, baldintza orokor hauen, indarrean dagoen legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta Interneten oro har onartzen diren praktiken arabera ere.
- Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetako formularioen bidez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa BIELEri berehala jakinaraztea.
- Erabiltzaileak ez du birusik, programarik, makrorik edo karaktere-sekuentziarik sartuko webgune honetako sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko; erabiltzaileak ez du beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatuko baliabideen kontsumo masiboaren bidez; erabiltzaileak ez du webgune honetan sartutako daturik erabiliko publizitate-helburuarekin; erabiltzaileak ez du webgune honetan sartutako edukirik erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen esku jarriko; erabiltzaileak ez du ekintzarik egingo web honetan dauden zerbitzuen bitartez jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, ohorerako, irudirako eta intimitate pertsonalerako eskubideak kaltetzeko; erabiltzaileak ez du lehia desleialeko eta legez kontrako publizitateko ekintzarik egingo.
- www.biele.com webgunean zerbitzu bat erabili edo kontratatzeko, erabiltzaileak erregistratu behar badu, informazio egiazkoa eta legezkoa eman beharko du. Erregistroaren ondorioz erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, pasahitz hori arduraz erabiltzeko eta zerbitzu horietara sartzeko pasahitz hori isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Ondorioz, erabiltzaileak arduratuko dira ematen zaizkien identifikatzaile eta/edo pasahitzen zaintza eta konfidentzialtasun egokiaz, eta konpromisoa hartzen dute horien erabilera ez lagatzeko hirugarrenei, dela aldi baterako, dela modu iraunkorrean, ezta kanpoko pertsonei sartzen uzteko ere. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da hirugarren ez-legitimo batek zerbitzuak modu ez-zilegian erabiltzea, baldin eta hirugarren horrek pasahitza erabiltzen badu, erabiltzaileak pasahitz hori arduraz ez erabiltzeagatik edo galtzeagatik. Pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe eskuratzen badira, erabiltzailearen ardura izango da BIELEri berehala jakinaraztea, bertan behera uzteko. BIELE ez da inola ere izango baimendu gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzule, erabiltzaileak jakinarazpen hori egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak.
BIELE www.biele.com web-orria osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra da, marka, izen komertziala edo ikur bereizgarria barne. Zehazki eta modu ez-mugatzailean, egile-eskubideek babestu egiten dituzte diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webguneko gainerako elementuak.
www.biele.com(e)n sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, BIELEk jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko egin, eskualdatu edo lizentzia osoa edo partziala eman behar dienik, Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako.
Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du www.biele.com webguneko eduki guztiak edo haien zati bat erreproduzitzeak, kopiatzeak, banatzeak, merkaturatzeak, eraldatzeak, berrerabiltzeak, publikoki komunikatzeak eta, oro har, edozein prozeduraren bidez ustiatzeak, BIELEk berariaz eta idatziz baimendu gabe, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituela.
4. Erantzukizunen eta bermeen araubidea.
- Argitaratutako informazioak aldaketak izan ditzake, adibidez, zerbitzuen eskuragarritasunean, modalitateetan edo prezioetan. Beraz, kontratazioa egiteko unean www.biele.com webgunean argitaratuta dauden legezko baldintzak aplikatuko zaizkio Erabiltzaileari.
- BIELEk adierazi nahi du neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu dituela, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera webguneak behar bezala funtziona dezan, bai eta birus eta osagai kaltegarririk ez izateko ere. Hala ere, ezin da erantzule egin: (a) www.biele.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasunaz eta erabilgarritasunaz. (b) eduki horietan akatsik ez egoteaz eta gerta daitekeen edozein akats zuzentzeaz; (c) birusik eta/edo gainerako osagai kaltegarririk ez izateaz www.biele.com helbidean; (d) hartu diren segurtasun-neurrien menderaezintasunaz; (e) www.biele.com webguneko segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalte edo galerez.
- Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurrean www.biele.com helbidera zuzenean edo bere izenean bidalitako edozein komunikazioren erantzule bakarra, bai eta webgune honetako edukiak eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen erantzule ere.
- BIELEk beretzat gordetzen du www.biele.com webgunerako sarbidea aldi baterako eta aldez aurretik ohartarazi gabe eteteko eskubidea, mantentze-lanak, konponketak, eguneraketak edo hobekuntzak direla eta. Egoerak ahalbidetzen duen guztietan, BIELEk, behar besteko aurrerapenaz, ohar bat argitaratuko du bere webgunean, zerbitzuak eteteko aurreikusitako data adieraziz.
- Hala badagokio, www.biele.com webgunean dauden beste webgune batzuetarako estekek BIELEk bere gain hartzen ez dituen webguneetara eraman zaitzakete; izan ere, ez du horien gaineko inolako kontrolik, eta bere helburua da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea. Beraz, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da edukira eta horietan indarrean dauden erabilera-baldintzetara. BIELEk ezin du bere gain hartu gure webgunearekin hiperestekak sartzea erabakitzen duten hirugarrenen webguneen edukiaren ardura.
- BIELEk ez du bere gain hartzen erabiltzaileek beren webguneko edukiak eta zerbitzuak erabiltzeko duten erantzukizunik, ezta erabiltzaileek erabilera-baldintza hauek errespetatzeko duten ardurarik ere. Nolanahi ere, BIELEk beretzat gordetzen du dagozkion legezko neurriak hartzeko eta erantzukizunak argitzeko beharrezko prozedurak hasteko aukera, indarrean dagoen legeriaren, etikaren edo ordena publikoaren aurkako jarduketengatik, bai eta arrazistak, diskriminatzaileak, sexista difamatzaileak, iraingarriak, lizunak edo oinarrizko arau etikoen aurkakoak diren edozein adierazpen salatzeko eta kentzeko ere.
5. Pribatutasun-politika.
BIELEn konpromiso sendoa dugu gure Erabiltzaileen pribatutasunari dagokionez. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia esteka honetan duzu eskuragarri: pribatutasun-politika.
6. Cookie politika
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Teknologia honen erabilerari buruzko informazio guztia esteka honetan duzu eskuragarri: Cookie politika.
7. Raupena eta aldaketa.
- BIELEk beretzat gordetzen du sarbideko baldintza orokor hauek, osorik edo zati batean, aldatzeko eskubidea, aldaketak www.biele.com webgunean argitaratuz. Era berean, aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu, eta ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita horiek aurkezteko edo aurkitzeko modua ere. Ondorioz, indarrean daudela ulertuko da erabiltzailea www.biele.com webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak. Beraz, erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.
- Baldintza partikularretan xedatutakoa gorabehera, BIELEk edozein unetan, aurreabisurik gabe, amaitutzat eman, edo eten ahal izango du orriaren edukietarako sarbidea, eta erabiltzaileak ezin izango du inolako kalte-ordainik eskatu.
8. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena.
BIELEren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanak indarrean dagoen araudian aplikagarri den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak aldeei foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten dien kasuetan, BIELE eta Erabiltzailea Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, eta beren-beregi uko egiten diote legokiekeen beste edozein foruri.