Energia-eraginkortasun handiko metagailuak, altzairuzko eta aluminiozko osagaietarako

Huts-metagailu pertsonalizatuak egiten ditugu, eta, metatze-doitasunagatik eta altzairuzko eta aluminiozko piezak erabiltzean energia gutxi kontsumitzeagatik nabarmentzen dira.



Metatze-doitasuna

Gure huts-metagailuek kadentzia altuko metatze-doitasun handia bermatzen dute, eta piezen maneiu delikatua, ertzak ez kaltetzeko.

Energia-eraginkortasuna

Metagailu horiek piezen segimendu- eta detekzio-sistema aurreratu bat dute, eta, horri esker, xurgatze-indarra metagailuaren zintekin kontaktuan dagoen piezaren gainazalean bakarrik aplika daiteke. Hala, hutseko indar-ihesak edo alferrikako galerak saihesten dira, eta eraginkortasun handiagoa bermatzen da xurgatze-puntuak desaktibatuz.