Gure Balioak
Biele Groupen industria-prozesuetarako soluzio automatizatuen erreferentea gara, eta jasangarritasunean ere erreferente izateko lan egiten dugu, 2030 Agendan jasotako Garapen Iraunkorreko helburuak lortzeko hainbat politika ezarriz. Enpresak bere karbono-aztarna murrizteko konpromisoa hartzen du, eta I+Gn inbertitzen jarraitzen du, bere produktuetan eta zerbitzuetan energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko modu berriak aurkitzeko.
Gure DNAn gure ingurunearekiko harremana ulertzeko modu berezi bat dago, ingurumen- eta gizarte-irizpideen eta gobernantza onaren arloan eman ditugun urrats asko gidatu dituena.
Gure ingurunearenganako konpromiso soziala
Gure ingurunearekin dugun konpromisoa balio ekonomikoa sortzetik haratago doa. Horregatik, gure gizartean gizarte-arloko proiektuak bultzatzen ditugu, berdintasuna eta hainbat talderen integrazioa sustatzen duten kirol-babesletzen eskutik.
Ingurumenarekin konpromisoa
Garapen iraunkorra bilatzen dugu, eta, horretarako, ingurumena zaintzea gure ardatza den balio bat da. Horrela, gure baliabideak errespetuz kudeatzea sustatzen dugu, eredu iraunkorraren alde egiten duten politika berdeen bidez.

Euskara sustatzen dugu
Biele Groupen harro gaude gure lurraz, jatorriaz eta kulturaz. Hasieratik, modu irmoan sentsibilizatu gara euskara lan-munduan normalizatzearen eta ezartzearen alde, bai gure enpresako barne-politiken bidez, bai kanpo ekimenak gure inguruko enpresa-sarean bultzatuz eta sustatuz.
Ezagutu gure kalitate-ziurtagiriak
Informazio gehiago




