Giltza eskura soluzioak taula arinak modu eraginkorrean fabrikatzeko

 

Oso soluzio automatizatuak garatzen ditugu dentsitate txikiko taulak eta sandwich-panelak ekoizteko. Gure ingeniaritzak aukera ematen digu proiektu pertsonalizatu paregabeak diseinatzeko eta fabrikatzeko, bezeroei produktibitate handiagoa lortzen laguntzeko, panelaren konposizio-prozesuan parte hartzen duten materialak kontuan hartu gabe: markoak, estaldura lauak edo moldekatuak, kolak eta “nido de abeja” materialaz beteak.

Panelaren konposizioa erabat automatizatzeko diseinatuta dago, hasi listoiak etengabe jartzen direnetik eta “nido de abeja” deritzon materiala lehortu, elikatu, ebaki eta sartu arte. Prentsatzeari dagokionez, errendimendu handiko prentsak egiten ditugu tenperatura eta presioa kontrolatzeko sistema integratuekin, panel arinak sortzeko.

Aplikazio-prozesuak

  • Markoak muntatzeko lerroak
  • Danbor panelen eratze-lerroak, erdi-markoarekin
  • Isolamenduko sandwich-panela fabrikatzeko lerroak
  • Prentsatze-lerroak
  • Markodun danbor panelen prestakuntza-lerroak
  • Markorik gabeko danbor panelen prestakuntza-lerroak
  • Dentsitate txikiko (plp) partikulen panelak fabrikatzeko lerroak
  • Enbalaje-lerroak

Arrakasta kasuak

Alemania

Bürstadt Furniture

BOS Lightboard Panel Production Plant

Ikusi arrakasta kasua
Ikusi arrakasta kasu guztiak