HUTS-PILAGAILUETAN ENERGIA ERAGINKORTASUNA

Biele Group aitzindaria da sektorerako automobilerako pilatze-lerroen fabrikazioan, Start-Stop Pilagailuen bidez. Azken urteotan enpresa talde honek ehunka pilagailu egin ditu OEM, TIER 1 eta Metal Service Centers autoen fabrikatzaileek eskatzen dituzten kalitate-estandarrik altuenei erantzuten dieten aplikazio espezifikoetarako.
Biele Group autoen sektorera bideratutako pilagailuen diseinu eta fabrikazioan espezializatua dago. Biele Groupek garatutako pilagailuek sektorearen bilakaerari erantzuten diote eta sektorearen beharretara egokitzen dira, piezen tipologiari eta ekoizpen-prozesuei dagokienez, bai eta erabiltzen diren material berriei dagokienez ere.
2005. urtean atera zuen Biele Groupek bere huts-pilagailua aluminioaren arloan munduko ekoizlerik handienetako batentzat. Pilagailu horrek jada konpresore birakari lobular bidezko turbina sistema bat zeraman, energia-kontsumo handiagoa zuten beste ohiko sistema batzuen ordez. Pilagailu hauen energia-kontsumoa murrizteko lanetan lehenengo aurrerapausua hutsa pilagailuaren uhalekin kontaktuan dagoen piezaren gainazalean bakarrik ezartzeko piezen jarraipena egiteko sistema bat erabiltzea izan zen.
Ordutik, Biele Groupek huts-pilagailuak egin ditu aluminioa, altzairu herdoilezina eta beste hainbat material ez ferriko ekoizten dituzten enpresa handientzat, mundu osoan zehar.
2011tik aurrera Biele Group Blanking Lineetarako ibilgailuen piezetan espezializatutako huts-pilagailuen horniketa egiten hasi zen. Pilagailu horiek bai kalitate eta estaldura desberdinetako, bai muga elastiko altuak dituzten altzairuzko eta aluminiozko piezak prozesatzeko aukera ematen dute, beharren arabera.
Biele Groupek garatutako huts-pilagailuek ohiko pilagailu magnetikoek hartzen dituzten neurri beretako piezak pilatzeko aukera ematen dute, eta produktibitate berarekin. Horretarako, Bielek garraiagailuetan piezei jarraipena egiteko sistema bereziak garatu ditu, bai eta estazio arteko transferentzia elementuak, aluminiozko piezentzako garbiketa-sistema espezifikoak, eta beste hainbat motatako garapenak ere, produktibitate egokia bermatu eta, aldi berean, instalazio mota hauek izan beharreko sendotasuna bermatzeko.
Produktibitatearen eta fidagarritasunaren alderdiak ziurtatutakoan, pilagailu mota honen giltzarrietako bat energia-eraginkortasunarena da. Autoen sektoreak auto arinagoak egiterantz egin duen bilakaerak, sarri askotan, aluminiozko piezak erabiltzea ekarri du, altzairuzkoen ordez. Aldaketa hori iraultza ekartzen ari da helburu horietara egokitutako pilatze-sistemak garatzearen arloan ere.
Blanking lineak aluminiozko piezak bakarrik prozesatzen dituenean, ez dago zalantzarik huts-pilagailua dela teknologiarik egokiena. Horrela, murriztu egiten dira material desberdinen arteko aldaketak, eta ondorioz, murriztu egiten da, aldi berean, linea berean txatarra desberdinak kudeatu beharra, material motaren arabera bideratutako lautzeko makinen kaseteak aldatu beharra, garbitzeko denbora, eta azken batean, erreferentzia baten eta material desberdineko beste baten arteko gelditze-denbora, horrek dakarren produktibitate igoerarekin.
Zenbaitetan gure bezeroek ez dute bat-batean egiten bere bilakaera aluminiozko materialetarantz, baizik eta hasiera batean nahi dutena da Aluminiozko eta Altzairuzko materialak erabiltzeko balioko duten lineak izatea. Horrelakoetan, linearako beharrezko den inbertsio-maila alde batera utzita –huts-pilagailuak erabiltzearen aldekoago dena–, pilagailuaren energia-eraginkortasuna ere kontuan hartzea garrantzitsua da.
Azkeneko huts-pilagailuetan Biele Groupek aurrerapen handiak egin ditu huts-pilagailuen optimizazio energetikoan, eta kontsumoa heren bateraino murriztea lortu du merkatuan dauden pilagailuetan huts teknologiak erabiliz. Ohiko huts-pilagailu batek behar duen energiaren heren bat bakarrik kontsumitzean, huts bidezko piezen erabilera linearen ekoizpen guztiaren heren bat bakarrik denean ere, energia-kontsumoa altzairuarentzat sostengatze-sistema magnetikozko sistemak eta aluminioarentzat hutsekoa bateratuko dituen pilagailu batek behar duena adinakoa da.
Huts-pilagailuetan energia-kontsumoaren optimizazioa lortzeko bidean Biele Groupek egindako garapenak, alde batetik, huts-sistemaren eskaria murriztea eskatzen du:
>> Alde horretatik, piezen tracking sistema bat erabiltzen da, zelula fotoelektriko bidezkoa, eta horren arabera, pieza bat dagoela sumatzen den tokietako huts-kitak bakarrik aktibatzen dira. Ondorioz, pieza sostengatzerakoan pieza hori kokatua dagoen tokian bakarrik sortzen da hutsa. Tracking hori 100 mm. baino gutxiagoko pasoarekin egiten da.
>> Blank horren posizioa modu independientean detektatzen da uhal-beso bakoitzarentzat. Eta, jakina, erabiltzen ari ez diren beso horiek ez dute eskatzen hutsa sortzerik.
>> Era berean, estazio bakoitzerako beso independienteak izatean, behar duen estazioan bakarrik aktibatuko da hutsa.
>> Bestalde, diseinu berezia duten uhalak erabiltzen dira, eta horrela, uhalari modu transbertsalean sortutako aire galerak modu esanguratsuan murriztea lortzen da, % 20, hain zuzen ere.
Bestalde, Biele Groupen huts-pilagailuen garapena eskatzen den emari eta presioaren optimizaziora bideratua dago, eta horretarako, sistema honako betebeharren arabera egokitzeko moduan diseinatua dago:
>> Prozesatu beharreko piezen kalitatea: Huts-presioa egokitu egiten zaio erabiliko den piezaren kalitateari. Horrela, esate baterako, ondo laututa dagoen pieza batek, normalean, lautze-kalitate hain egokia ez duen pieza batek behar duen huts-presioaren % 50 behar du, esate baterako, prozesatu beharreko bobina baten bukaerako azken zatia prozesatzerakoan gertatuko litzatekeen moduan.
>> Prozesatu beharreko piezen kopurua: Pilagailuan aurrera doazen piezen kopuruari egokitzen zaio emaria. Zenbat eta pieza gehiago, orduan eta emari handiagoa beharko dugu, pilatzaileen uhalek pieza horiei pilatze-guneraino eusten dietela ziurtatzeko.
Biele Groupeko huts-pilagailuaren garapenean energia-kontsumoaren optimizaziora bideratutako bi estrategia horien bateraketak energia-kontsumo baxua dakar, eta ondorioz, horrekin lotutako kostu operatiboen murrizketa zorrotza.
2005. urtetik Biele Groupek huts bidezko pilagailuen kopuru handia hornitu du mundu guztian, altzairuzko eta aluminiozko piezen kudeaketa bideratuz.
2011. urtean Biele Groupek jauzi esanguratsua eman du huts bidezko pilagailuen eboluzioan, energia-kontsumoaren optimizazioarekin.
Garapenaren aldeko apustua egin duen nazioarteko talde moduan, gaur egunean 50 herrialde baino gehiagotan ari gara lan egiten. Biele Groupek ekoizpen-instalazioak ditu Europan, eta enpresa filialak ditu AEBn eta Txinan, eta horietatik bere zerbitzua ematen die munduko ia herrialde industrializatu guztietan kokatuak dituen bere instalazioei. Horrela, taldeak erantzun eraginkorra eta berehalakoa eman diezaieke bere bezeroen beharrei, zerbitzu hurbil eta eraginkorra eskainiz.
www.thefabricator.com-en argitaratutako albistea.