Elkarlan akordioa luzatu du Biele Group-ekTecnun Universidad de Navarra-rekin

Biele Groupen argi dugu etorkizuneko ingeniarien formakuntza funtsezkoa dela gure inguruko ekonomiaren eta teknologiaren garapenerako, baita enpresa bezala beharko dugun talentuaren oinarri direla ere.
Sinismen hori dela eta, Tecnun – Universidad de Navarrarekin urteetan zehar sinatu dugun elkarlana luzatzeko akordioa itxi dugu, modu honetan, kanpuseko instalakuntzetan Biele Ikasgela sortuz. Gela honetan, Biele Group-ek utzitako hainbat makineria izango dute ikasleek eskuragarri, haien talentua eta ezagutzak lantzeko.
Esleitutako makineriaren artean, paletizaziorako arkupe bat eta robot industrial bat daude, eta robotikako ikasgaien praktikak egiteko aukera emango diete. Makineriaren esleipen honek, irakaskuntza arloko ikerketa lankidetzak sustatzeko dugun interesari erantzuten dio, baita ikasleen garapen eta prestakuntza profesionala bultzatzeko dugun interesari ere.
Biele Ikasgelaren sorrerarekin, Tecnun – Universidad de Navarrarekin urteetan izan dugun elkarlana sakontzen jarraitzeko gure asmoa berretsi egin nahi izan dugu.