David Thomas Biele USA-ko taldera batu da

David Thomas BIELE USA-ko taldera batu da “Technical Service Manager” gisa, zerbitzu elektriko eta automatizazioen ingeniaritzan eta proiektuen instalazioan esperientzia handia ekarriz.
Izendapenari buruz, Biele USAko zuzendari nagusiak, Juan Floresek, esan du: “David-ek Proiektuen Kudeaketan eta asistentzia teknikoan duen esperientziak paper garrantzitsua izango du gure Ipar Amerikako bezeroei eta fabrikazio lineei laguntzeko“.
David Thomasen hitzetan: “Pozik nago Biele Taldearen parte izateaz eta enpresaren AEBetako Zerbitzu Teknikoko gaitasuna hazten laguntzeko gogoz nago“.
BIELE USA Atlantan dago, Georgia estatuan, eta BIELE Group-en filiala da ameriketako egur, eraikuntza, metal eta autogintzako bezeroak laguntzeko.