Our Blog

BIKAIN Eukara Kalitate Ziurtagiria jaso du Biele Group-ek

  • Image
  • 0

Aurtengo 2021eko edizioan, Biele Group-ek BIKAIN Eukara Kalitate Ziurtagiria jaso du Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eskutik.

Sari honek, Bielek esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazioagatik egindako lana aitortzen du. Urte askotan egindako lanaren errekonozimendu honek, ez du Bieleren Euskararekiko lana hemen amaituarazten ordea. Bai eguneroko kudeaketan, lanetan, dokumentazioan eta lankideen arteko komunikazioan, hobetzeko grinarekin jarraituko du Bielek, Euskararen lan munduko normalizazioa are gehiago sustraitzeko.

Bieleko zuzendari nagusia den Txomin Andonegik jaso zuen saria.

Euskararen laneko erabilera eta normalizazio honetan, ezinbestekoa izan da bai Biele Group-eko langile guztiez inplikazioa eta gogoa, baita enpresa mailan Hizkuntza Politika bat ezartzea. Beraz, mila esker Bieleko langile guztiei Euskararen erabileraren alde egiten duzuen lanagatik, eta segi horrela!

 

 

Tags:

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies