Panelen manipulaziorako taldeetan Bielek duen esperientzia eta ezagutzak, prentsa hidrauliko industrialak egiten dituen gure enpresarekin (Marzola) batera, tableroen estalduren arlorik gehienetara iristeko aukera ematen diote Biele Group etxeari.
Horrela, gure bezeroei makina seguru, zehatz eta azkarrak eskain diezazkiekegu, produktu bakoitzaren loditasun eta tamainaren beharrei egokitutakoak, teilakatze- eta bereizte-eskakizunei dagokienez erronkarik handienak gainditzeko, eta lerroaren fluxuari eragin gabe mekanizatze- eta ikusketa-eragiketak egiteko gauza diren lerroak eskainiz, gama altuko elikatzaile eta metatzaileekin, erabat automatizatuta.
Bielek landu gabeko paneletan egindako balio erantsiko eragiketetarako soluzio osoak eskaintzen ditu.