Urte hauetan guztietan lortu dugun esperientziari esker, ateen ekoizpenarekin zerikusia duten arlo guztietan soluzio erabat pertsonalizatuak eskain ditzakegu, hasi eraketatik eta enbalatzeraino, mekanizatze-, lixatze- eta bernizaketa-prozesuen automatizaziotik pasatuz. Era horretan, prozesuan beharrezko diren material desberdinetara egokitzen gara, bai barnean (core) –abaraska motako albeolarrak izan, aglomeratu motako trinkoak izan–, bai markoetan eta fijazio-sistema desberdinetan.
Gure diziplinarteko taldeak lerro osoak edota lerroen zatiak bururatu, diseinatu eta egiten ditu, bezeroek dituzten ekoizpen-behar guztiak asetzeko helburu tinkoarekin, automatizazio, ekoizpen eta zehaztapenean bezero bakoitzak dituen beharrak ahalik eta modurik egokienean aseko dituzten soluzioak prestatuz.
Biele duzu zure enpresa aditua ateak egiteko linea espezializatuak diseinatu eta egiterakoan.