Gure ingeniaritza-gaitasunari esker, neurrira egindako proiektuak gara ditzakegu, bai parket ijeztua fabrikatzen dutenentzat, bai balio erantsi handiko geruza askoko egurrezko parketa fabrikatzen dutenentzat.
Parket ijeztuetarako, erregistro-sistemak (Enbosed in Register) dituzten prentsatzeko ziklo laburreko lineak dira Bieleren espezialitatea; doitasun gorena dute, eta hozte-sistemak dituzte, panelaren egonkortasun dimentsional ezin hobea bermatzeko.
Geruza anitzeko parketerako edo ingeniaritza-zorurako, Bielek handling sistema modernoenak ditu parketa kolatzeko, osatzeko eta prentsatzeko.
Ikuspen artifizialeko teknologia modernoena eta prozesuen automatizazioan dugun ezagutza integratzeari esker, abiadura handian amaitzeko eta paketatzeko lineak ere garatzen ditugu.
Bielek esperientzia handia du parketaren industriarako prozesuen automatizazioan.