Biele aitzindaria da automobilen egiturazko piezak pilatzeko lineak fabrikatzen, robotak erabilita.
Bielek diseinatzen dituen robot bidez pilatzeko lineek erritmo berean pilatzea ahalbidetzen dute eta, aldi berean, malgutasun handia lortzea. Hainbat aukera daude palet bakoitzean pilatu beharreko pieza kopuruari edo bertan izan behar duten kokapenari dagokionez. Prozesuan zehar piezak alderantzika daitezke, edo ezker- eta eskuin-piezak palet berean konbinatu.
Bielek diseinatutako robot bidezko pilagailuak altzairuzko eta aluminiozko piezak manipula ditzake. Robotek atzapar unibertsala eta posizionamendu automatikoa dute, eta aukera ematen dute mota guztietako egiturazko piezak manipulatzeko eta pilatzeko.
Biele nagusi da automobilgintzarako egiturazko piezak malgutasunez pilatzen.