Bielek neurrira egindako linea osoak egiten ditu hainbat materialetako txapak manipulatzeko eta paketatzeko, besteak beste, altzairuzkoak, aluminiozkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak.
Linea malguak eskaintzen ditugu; haiei esker, dimentsio eta lodiera ugari manipula eta paketa daitezke, guztiz automatikoki.
Batzuetan, ebaketa-lineei lotuta daude linea horiek, baita pilagailuei ere (halakoak ere egiten ditu Bielek).
Biele espezialista da, baita ere, harilak eta zumitzak manipulatzeko eta paketatzeko lineak fabrikatzen.
Biele aitzindari da metalaren sektorean manipulazio- eta paketatze linea osoak diseinatzen eta fabrikatzen.