GURE HISTORIA

Biele Group 1973an sortu zuten bi ingeniari ekintzailek:  Julián Lazkano eta Tomás Letamendia. Hasieran, egurra prozesatzeko industriarako automatizazio-ekipoak ekoizten zituzten.

1982an enpresa zabaldu egin zen, kapital handitze batekin, eta 8 lankide gehiago sartu ziren, gaur egun Bieleren Administrazio Kontseilua osatzen dutenak.

Hiru urte geroago, 1985ean hasi ginen metalaren eta autogintzaren industriarekin, eta hori izan zen 1990ean 3 arlotan banatzearen arrazoia: Biele Wood, Biele Metal eta Biele Industrial.

2009an, Biele Group-ek Marzola erosi zuen; hots, prentsa industrialen fabrikazioan espezializatutako enpresa. Mugimendu estrategiko horri esker, Biele Group-ek neurrira egindako proiektu pertsonalizatuak eta soluzio osoak eskain ditzake, eta, horrela, ekoizpen-prozesu osoak instalazio industrialetan.

2015ean, Europatik kanpoko lehenengo filiala sortu zen Atlantan (Georgia), Biele USA; eta 2016an, berriz, Biele CHINA. Horrela, garapenaren aldeko apustua egiten duen nazioarteko talde gisa handitzen jarraitzeko helburua bete da, mundu osoko 50 herrialdetan baino gehiagotan baitago taldea.

Eta 2017an Biele Robotics & Artificial Vision sortu zen, gure taldeak dituen sail guztiei robotikan eta ikusmen artifizialean soluzioak eskaintzeko.

Urte horretan bertan, zerbitzu eraginkor eta espezializatua emateko asmoz, Biele Group lau arlotan berrantolatu zen: Biele Wood, Biele Metal, Biele Building eta Biele Automotive.

Gaur egun, 250 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Biele Group-en; haietatik % 55 baino gehiago goi-teknologiako soluzioetan espezializatutako ingeniari profesionalak dira, eta munduko enpresa onenentzat diseinatzen eta fabrikatzen dituzte prozesuen automatizaziorako lineak.

Ikertzen. Berritzen. Beti gure bezeroen beharretara ongien egokitzen den erantzuna bilatzen.

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies