GURE TALDEA

1973an sortu zenetik, Biele Group handituz joan da, eta, horrela, lidergoa finkatzea eta industria-prozesuen automatizazioan Europako erreferentzia bihurtzea lortu du.

Zerbitzurik eraginkor eta espezializatuena eskaintzeko asmoz, Biele Group lau arlotan eratua dago, industria-sektore desberdinetako enpresentzako soluzio espezifikoak garatu ahal izateko: Biele Wood, Biele Metal, Biele Building eta Biele Automotive.

Biele Group 5 konpainiak osatua dago: Biele, taldearen jatorrian dagoen enpresa; Marzola (prentsa hidraulikoen diseinu eta fabrikazioan espezializatua); Biele Robotics & Artificial Vision; Biele USA eta Biele Txina.

Horrela, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, ekoizpen-prozesuetan eraginkortasun gorena bermatzeko.

Gure esperientziak eta gaitasun teknologikoak, berrikuntzaren alde egin dugun apustuak eta gure arlokako antolaketak aukera ematen digu era guztietako sektore industrialei soluzio teknologiko integralak eskaintzeko.

Gure instalazioetan ekoizpen-prozesuen malgutasuna, eraginkortasuna eta fidagarritasuna modu ikaragarrian handitzen dituzten soluzioen instalazioak diseinatu, egin eta kudeatzen ditugu, ekoizpen-prozesu horietan kostuak merkatuz, produktibitatea handituz eta lan-istripuak izateko arriskuak murriztuz.

Beti aritzen gara gure bezeroekin elkarlan estuan; entzun eta aholku ematen diegu. Horrela, haien beharretara egokitutako proiektuak sortzen ditugu: automatizazio-sistema pertsonalizatuak, produktibitate-maila handitzeko eta ekoizpen-kostuak murrizteko.

Eta hori guztia, gure bezeroek egiaztatu eta bermatutako maila goreneko kalitatearekin, eta prozesuen automatizazioan Europa mailako espezialista bat bakarrik eskaintzeko gauza den bermearekin. Lider bat. Biele.

BIELE GROUP

Biele

MARZOLA

Biele-USA

Biele-CHINA

Biele Group espezialista da industria-prozesuen automatizazioan.

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies