Our Blog

BIELE GROUPEK ETA TECNUNEK LANKIDETZA-HITZARMENA SINATU DUTE ETORKIZUNEKO INGENIARIEN TALENTUA SUSTATZEKO

  • Image
  • 0

Raúl Antonek, Tecnuneko zuzendariak, (Nafarroako goi-mailako ingeniaritza-eskola, Donostia) eta Txomin Andoneguik, Biele Groupeko zuzendariak, hitzarmena sinatu dute ikasleen prestakuntza arloan lankidetzan aritzeko: enpresan praktikak eginez, hainbat ikasgaitan mintegiak eskainiz edo ikasleen bisitak antolatuz gure instalazio eta produkzio-fabriketara.

Hitzarmen honen helburua eskolarekin dugun harremanetan sakontzea da; izan ere, gure enpresa ingeniaritza-lanetara bideratuta baitago. Hitzarmen honek Tecnunekin proiektu eta arlo teknologiko berrietan sartzea ahalbidetzen digu; betiere, talentua bilatuz. Hori da hitz gakoa:Tecnuneko ikasleen talentua eta etorkizuneko garapena” – dio Txomin Andonegik.

Biele Group 5 kontinentetan hedatuta dagoenez, mundu-mailan abangoardian dauden enpresekin, teknologikoki oso aurreratuta dauden proiektuak eskain diezaieke Tecnuneko ikasleei.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Telefonoa. +34 943 15 70 50.
E-posta: biele@biele.com

Tags: ,

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies