Biele Group IWF Atlanta 2022 azokan izan zen

Joan den astean Biele Group Atlantako IWF (International Woodworking Fair) azokan azokan izan zen, egurrezko panelak, ateak, altzariak, zuntz-zementua, zuntz minerala eta igeltsu panelak ekoizteko garatzen ditugun soluzioak aurkeztuz.
2020ko edizioa bertan behera geratu ostean, plazer bat izan da Atlantara itzultzea eta elkarrizketa eta bilera interesgarriak izatea, bai bezero potentzialekin, bai sektoreko lankideekin. Lau eguneko azoka oso aktiboa eta arrakastatsua izan da gure taldearentzat, Bieleren ingeniaritza indarra, egurraren eta eraikuntzaren industriarako garatzen ditugun soluzioak eta duela gutxi garatu ditugun erreferentziazko proiektuak erakusteko aukera izan baitugu.
Mila esker Biele Groupeko postura hurbildu zineten pertsona guztiei. 2024an hurrengo edizioan berriro ikustea espero dugu.