Biele Group-ek talentu gaztearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta EHU eta Tecnunek antolatu dituzten enplegu foruetan izan da.

Azken bi asteetan Biele Group EHU Gipuzkoako Ingenieritza Eskolak eta Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak antolatutako enplegu foroetan egon da.
Bi jardunaldietan, Biele Group presentzialki eta modu digitalean egon zen, konferentziak emanez, baita laneratzea, gradu amaierako eta masterreko proiektuak eta ikasleen praktikak bideratzeko elkarrizketak eta kontratazio prozesuak eginez.
Lan-azoka hauetan parte hartuz, Biele Group-ek tokiko talentu gaztearen aldeko apustua egiteko erabakia indartzen du, argi ikusten baitu profil berri hauek beharrezkoak direla enpresa hazten jarraitzeko eta industria prozesuen automatizazioko soluzioen garapeneko abangoardian mantentzeko.
Biele Group-ek eskerrak ematen dizkie EHU Gipuzkoako Ingenieritza Eskolari bai Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolari foro hauetan parte hartzeko eta etorkizuneko talentu berriak ezagutzeko gonbiteagatik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
Tel. +34 943 15 70 50.
E-mail: biele@biele.com