BIELE GROUP-EK MARZOLA EROSI DU

Marzola enpresa da prentsa industrialak egiteko Biele Groupen oinarria. Konpainia horrek 160 urtetik gorako esperientzia du prentsa hidrauliko eraginkor eta sendoak egiten hainbat eta hainbat sektoretarako: panelak eta haien estaldurak (egurra eta konglomeratuak, produktu laminatuak, igeltsuzko plakak eta eraikuntzarako materialak), autogintza, kautxoa, elektronika, plastikoa, janariak eta edariak.
Marzola enpresa taldean txertatzeari esker, Biele Groupek “giltza eskura” motako soluzioak eskain ditzake, bezero bakoitzaren eta sektore bakoitzaren beharrik espezifikoenei erantzun ahal izateko. Erantzun eraginkor eta zehatzak, mundu osoko herrialdeetako 800 bezero baino gehiagori egindako proiektuetan hartutako esperientzia eta ospeari esker sendotu eta finkatu direnak.
Orain soluzio globalak eskain ditzakegu, industria-guneetako ekoizpen prozesuen automatizaziorako soluzio osoak, produktibitaterik handiena eta sinkronizaziorik harmoniatsuena bermatuz.