Biele Group Gipuzkoako XIII. Enpresen Lasterketan izan zen

Pasa den igandean, Maitzak 15, Gipuzkoako XIII. Enpresen Lasterketa ospatu zen eta bertan parte hartu zuten Biele Group-eko 8 kidek, bi taldetan banatuta.
Goizeko lehen ordutik giro paregabea izan zen Donostian, bai eguraldi aldetik bai lasterketako partehartzaileen aldetik. Bi urtez bertan behera geratu ondoren Covid-a zela eta, gipuzkoako enpresen artean jai giroan bizi izan zen egun hau, eta lasterketan 2.368 lagunek (592 talde) hartu zuten parte.
Horien guztien artean zeuden Bieleko 8 txapeldunak. Bi taldeek lortu zuten lasterketa amaitzea, 0:39:54 eta 0:45:10eko markekin. Eguna ondo amaitzeko, hamaiketako eder bat egin zuten Bieleko beste lankide batzuekin.