Biele Group Logo

Hemen zaude >> Hasiera >> Biele Group >> Nor gara >>Gure Taldea

Gure Taldea

1973an jaio ginenetik, Biele Taldea handitzen joan da, bere lidergoa finkatu arte eta industria-prozesuen automatizazioan Europako erreferente izatera iritsi arte.

3 atal edo arlotan gaude antolatuak, eta horien bidez zerbitzu espezializatua ematen dugu, industria-jarduera bakoitzerako automatizazio-soluzio espezifikoak garatuz. Biele Wood, Biele Metal eta Biele Industrial atalek, bakoitzak bere I+G sailarekin, soluziorik eraginkor eta berritzaileenak eskaintzen dituzte, behar eta arlo bakoitzerako egokituta.

Orain, Marzola gehitu zaigunean, geure prentsak diseinatu eta egin ditzakegu, eta horrela, zure produkzio prozesuetan eraginkortasunik handiena bermatuko duen zerbitzu erabat integrala eskaintzeko aukera dugu.

Gure esperientzia eta gaitasun teknologikoak, berrikuntzaren alde egin dugun apostu tinkoak, eta arlokako antolaketak era guztietako industria-sektoreek soluzio teknologiko integralak eskaintzeko aukera ematen digute.

Horrela, automatizazio industrialerako soluzioak diseinatu, egin, jarri eta mantentze-lanak egiten ditugu mundu osoko bezeroentzat. Neurrira egindako soluzioak. Berritzaileak. Aurreratuak. Seguruak.

Gure bezeroekin lankidetza estu-estuan egiten dugu beti lan, haien beharrak entzun eta gure aholkuak emanaz. Horrek haien beharretara ondo baino hobeto egokitutako proiektuak sortzeko aukera ematen digu: gure bezeroen produktibitate-mailak handitu eta haien ekoizpen-kostuak optimizatzea lortuko duten automatizazio-sistema pertsonalizatuak.

Kalitatea beti onena da, Europako espezialistak bakarrik egin dezakeen moduan. Bielek.

Biele Group. Syncrhonized Technology

 

Logo